ERRADIOAKTIBITATEA ETA MARIE CURIE
Erradioaktibitatea: Zenbait nukleo atomikotan gertatzen den prozesua da (partikulak galtzea edo jasotzea) . Ondorioz, nukleo atomikoek erradiazioa igortzen dute. Erradiazioa hiru eratakoa izan daiteke:
ISOTOPO ERRADIOAKTIBOEN ERABILERA:
Isotopo erradiaktiboek 3 erabilera dituzte, jasaten dituzten prozesuak kontuan hartuz:
Energia-iturri gisa: Zentral nuklearretan, energia asko lortzen da isotopo erradioaktiboen fisioa aprobetxatuz.
Ikerketa eta esperimentu zientifikoetan: Isotopo erradioaktiboak, honetarako erabiltzen dira:
Medikuntzan: Isotopo erradiaktiboak medikuntzan erabiltzen dira gehienbat, helburu jakin batzuk lortzeko:
HONDAKIN ERRADIOAKTIBOAK
Isotopo erradiaktiboei loturiko jarduera guztiak hondakinak sortzen dituzte. Hondakin erradioaktiboek oinarrizko 2 ezaugarri dituzte:
MARIE CURIE
Marie Curie 1867an jaio zen poloniar kimikari eta fisikaria izan zen. 1903 an Fisikako Nobel saria eman zioten, erradioaktibitatea ikertzeagatik; eta 1911 n, Kimikako Nobel saria jaso zuen, radio metalikoa isolatzeagatik. Parisko eta Varsoviako Curie Institutuak eratu zituen.
BIOGRAFIA:
Bere lehen urteetan Varsovian bizi izan zen. Haren gurasoak irakasleak ziren: aita matematika eta fisika ematen zituen eta amak, musika. Oso gaztea zenetik, Curieri irakurtzea gustatzen zitzaion eta hamabost urterekin graduatu zen. Ezin izan zen unibertsitatera joan, emakumeentzat debekatuta zegoelako, baina eskola klandestinoetara joaten zen.
Bronia ahizpa zaharrena Parisera joan zen unibertsitateko titulu ofiziala lortzeko. Haren ondoren, Marie ere hara joan zen 1891n. Sorbonan kimika eta fisika ikasi zituen. Familiak diru arazoak zituen bera laguntzeko eta dieta oso pobrea zuenez, sarritan gaixotu egiten zen. Ikasle bikaina zen, ordu asko ematen zituen ikasten eta horri esker Sorbonan eskolak ematen lehen emakumea izan zen. 1893an, fisikan lizentziatu zen eta bere ikasgelako hoberena izan zen.
1934an, Passy-n hil zen, leuzemiaren ondorioz.

- Alfa erradiazioa: Bi protoiz eta bi neutroiz osaturiko partikulak dira. Karga positiboa dute eta oso arin igortzen dira; erradiazio ionizatzailea esaten zaio. Sartzeko oso ahalmen txikia du.
- Beta erradiazioa: Elektroiz dago osaturik. Karga negatiboa du, eta oso masa txikia. Alfa erradiazioak baino ahalmen handiagoa du sartzeko.
- Gamma erradiazioa: Erradiazio neutroa da, argiarena bezalakoa. Sartzeko ahalmen handia du: erradiazio hau geldiarazteko, berunezko edo hormigoizko xafla sendoak behar dira.
ISOTOPO ERRADIOAKTIBOEN ERABILERA:
Isotopo erradiaktiboek 3 erabilera dituzte, jasaten dituzten prozesuak kontuan hartuz:
- Energia-iturri gisa
- Ikerketa eta esperimentu zientifikoetan
- Medikuntzan
Energia-iturri gisa: Zentral nuklearretan, energia asko lortzen da isotopo erradioaktiboen fisioa aprobetxatuz.
Ikerketa eta esperimentu zientifikoetan: Isotopo erradioaktiboak, honetarako erabiltzen dira:
- Aurkikuntza eta arkeologiko eta historikoen antzitasuna zehazteko.
- Ikerketetan, aztarnari gisa erabiltzen dira.
- Auzitegi-medikuntzako ikerketetan.
Medikuntzan: Isotopo erradiaktiboak medikuntzan erabiltzen dira gehienbat, helburu jakin batzuk lortzeko:
- Zenbait gaixotasun diagnostikatzeko.
- Minbizi mota batzuk sendatzeko.
HONDAKIN ERRADIOAKTIBOAK
Isotopo erradiaktiboei loturiko jarduera guztiak hondakinak sortzen dituzte. Hondakin erradioaktiboek oinarrizko 2 ezaugarri dituzte:
- Oso arriskutsuak dira.
- Asko irauten dute.